Albisteak

Bira

Chambao Iruñean, Bilbon eta Gasteizen arituko da otsailean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

'Nuevo Ciclo' diskoa aurkezteaz gain, Chambaoren kanturik ezagunenak ere taularatuko ditu Lamarik. Kontzertuetarako sarrerak eskuragarri daude jada.

Chambaoren betiko kantuek eta Nuevo Ciclo diskoan jaso dituen alaitasunez betetako erritmoek Euskal Herria bustiko dute otsailean.

Guztira, hiru zuzeneko emango ditu Lamarik Euskal Herrian taldearen hamargarren urteurrenean. Lehena, otsailaren 17an izango da Iruñeko Zentral aretoan; bigarrena, otsailaren 18an, Bilboko Kafe Antzokian, eta hirugarrena, hilaren 24an Gasteizko Jimmy Jazzen.

Dena dela, bira lehenago hasiko du: ostiral honetan, hain zuzen. Madrilen izango da aurreneko kontzertua, eta Bartzelona bisitatu ostean, Nafarroako hiriburura iritsiko da Chambao. Behin Euskal Herriko kontzertuak emanda, Zaragoza, Santander eta Burgos harrapatuko ditu.

Sarrerak

Bilboko eta Gasteizko hitzorduetarako sarrerak 20 euroan eros daitezke. Iruñeko kontzertukoak, berriz, 2 euro merkeago daude salgai.