Albisteak

Spotifyren zerrenda

Drake eta Eminem dira entrenatzerakoan gehien entzuten diren artistak

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Herrialdeka sailkatuta, Norvegia da entrenatzerakoan playlistak erabiltzen lehena. Islandia eta Suedia daude bigarren eta hirugarren lekuetan, eta Australia eta Kanadak osatzen dute rankinga.

Entrenatzeko orduan kantu arrakastatsuenak zein diren erakutsi du Spotifyk zerrenda batean, eta Eminemen "Till I Collapse" da abestirik entzunena aipatu plataformaren erabiltzaileen artean. Artista entzunenari dagokionez, Drakek aurrea hartu dio Eminemi: lehenengo eta bigarren postuetan kokatu dira bi abeslariak, eta hurbiletik jarraitu die Kanye Westek.

Abestietara itzulita, aipatzekoa da Kanyeren "Power" dela kantu entzunena; Drakeren "Jumpman", bigarren kokatu dena, eta The Chainsmokersen "Closer", hirugarren.

Herrialdeka sailkatuta, Norvegia da entrenatzerakoan playlistak erabiltzen lehena. Islandia eta Suedia daude bigarren eta hirugarren lekuetan, eta Australia eta Kanadak osatzen dute rankinga.

Artista entzunenak

1.- Drake

2.- Eminem

3.- Kanye West

4.- Rihanna

5.- Calvin Harris

6.- The Weeknd

7.- The Chainsmokers

8.- Beyoncé

9.- Sia

10.- David Guetta

Abestirik entzunenak

1.- Eminem – "Till I Collapse"

2.- Kanye West – "POWER"

3.- Drake – "Jumpman"

4.- The Chainsmokers – "Closer"

5.- Calvin Harris – "This is What You Came For"

6.- Rihanna – "Work"

7.- Sia – "Cheap Thrills"

8.- The Weeknd – "Starboy"

9.- Beyoncé – "7/11"

10.- David Guetta – "Hey Mama"