Albisteak

Apirilean, Azkena aretoan

Joanne Shaw Taylor Bilbon arituko da, Mundaka Festivalen eskutik

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Apirilaren 6an izango da kontzertua Azkena aretoan, Mundaka Festivalek eta Mestizo Produccionesek antolatuta.

Abestietan hard-blues britainiarra oinarri duen Joanne Shaw Taylor musikaria Bilboko Azkena aretoan arituko da apirilaren 6an. Zuzenekoa 22:00etan hasiko da, Mundaka Festivalek eta Mestizo Produccionesek antolatuta.

 

Hamahiru urte zituenean hasi zen gitarra jotzen Joanne, eta hamaseirekin eskola utzi zuen, musikaren munduan barneratzeko. Geroago, Eurythmics Dave Stewarten aginduetara jarri zen, eta handik gutxira White Sugar diskoarekin egin zuen debuta. Hain zuzen ere, lan horri esker izan zuen Shaw Taylorrek Black Country Communion taldearen gonbidatu izateko aukera.

 

Bigarren diskoa, Songs from the Road, 2013an iritsi zen. Dena dela, urtebete beranduago argitaratutako The Dirty Truthek eman zion indarra. Ostean, beste lan bat kaleratu du: Wild, 2016an.