Albisteak

Azken kontzertuak

Belakok Gernikan bukatuko du bira, larunbat honetan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Aurretik, Alegia bisitatuko du. Gainera, udan, besteak beste, Mad Cool jaialdian arituko da talde bizkaitarra.

  • Argazkia: Tom Hagen

    Argazkia: Tom Hagen

Euskal Herrian zein hemendik kanpo aritu dira azkenaldian, oholtzarik oholtza, Belako taldekoak, eta aspaldi sare sozialen bidez jakitera eman zutenez, birari amaiera emango diote larunbatean, Gernikan.

Abenduaren 15ean, Arrasateko gaztetxea astinduko zuten. Hurrengo astean, Elorrion izan zuten hitzordua.

Bukatzeko, bi zuzeneko emango dituzte: lehena, Alegiako gaztetxean, urtarrilaren 20an; bigarrena, berriz, Gernika-Lumon, Iparragirre aretoan, urtarrilaren 21ean.

Dena den, udan oholtza gainean izango dira berriro. Izan ere, Mad Cool jaialdiaren azken egunean, besteak beste, Kings of  Leon, Wilco, Foster the People, Moderat, Dinosaur Jr. eta Xavier Ruddekin batera bisitatuko dute Madril, uztailaren 8an.

Biraren azken datak

Urtarrilak 20, Alegiako gaztetxea

Urtarrilak 21, Gernika-Lumoko Iparragirre aretoa (+ Lukiek)

etoa (+ Lukiek)