Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.

Albisteak

Kontzertua

Audioslave agertokietara itzuliko da ostiralean

ERREDAKZIOA

Taldekideek ez dute argitu zuzeneko gehiago eskaintzeko asmoa duten ala ez. Ostiraleko emanaldia Los Angelesko (Kalifornia) Teragram Ballroomen izango da.

Azken hilabeteetan, Audioslave taldekoek behin baino gehiagotan erakutsi dute elkarrekin kontzertu bat emateko gogoa dutela, eta, azkenik, halaxe egingo dute. Emanaldia ostiral honetan izango da, Donald Trumpen kargu-hartzea gaitzesteko egingo duten kontzertuan.

Hain zuzen ere, Prophets of Ragek iragarritako "Anti-Inaugural Ball" ekitaldira batuko dira, Trumpen inbestidurari kontra egitekoa asmoarekin. Hala, Soundgardeneko Chris Cornell, Tom Morello, Brad Wilk eta Rage Against the Machineko Tim Commerford elkartu egingo dira, Audioslaveren kantuak taularatzeko. Gainera, Vic Mensa eta Jackson Browne musikariek ere hartuko dute parte.

2005eko abenduan eman zuen azken kontzertua Audioslavek. Nolanahi dela, taldekideek ez dute argitu zuzeneko gehiago eskaintzeko asmoa duten ala ez. Ostiraleko emanaldia Los Angelesko (Kalifornia) Teragram Ballroomen izango da.