Albisteak

Itzulera

Atom Rhumba taldea bueltan da

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Oraingoz ez dute kontzerturik hitzartu, baina, seguruenik, emanaldiren bat edo beste iragarriko dute aurki.

Zingiratik itzuli dela iragarri berri du Atom Rhumba taldeak. 1996an sortutako boskotea agertokira ateratzeko prest da, atsedenaldi baten ostean.

Prentsa ohar baten bidez iragarri dutenez, hiru manamenduk agintzen dute taldean. Lehena, erraietatik ateratzen zaien musika egitea. Bigarrena, taldea norbanakoaren aurretik jartzea, beti. Hirugarrena, agertokira itxuroso ateratzea: bizarra ondo moztuta eta zapatak eta alkandora soinean dutela.

Agerikoa da, beraz, umorea eta musika gertutik bizitzeko gogoa ez dutela galdu taldekideek, eta hogei urteko musika ibilbidea bizkar gainean dutela, oholtzak astintzeko gogoz daude berriro Rober, Joseba Irazoki, Felix Buff, Jaime Nierto eta Iñigo Cabezafuego.

Alabaina, oraingoz ez dute kontzerturik hitzartu, baina, seguruenik, emanaldiren bat edo beste iragarriko dute aurki.