Albisteak

Festibala

Martxoaren 11tik 19ra egingo dute Lekuek jaialdia, Gernikan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, Capsula, Kepa Junkera, The Limboos, Luma, Guadalupe Plata, Solea Morente, Nick Moss, Sumision City Blues, Inoren Ero Ni eta The Kinky Coo Coo's izango dira laugarren edizioan.

  • Lekuek jaialdia

    Lekuek jaialdia

Oraindik ez dute egitaraua erabat itxi, baina Lekuek jaialdiaren antolatzaileak hasi dira aurtengo edizioaren inguruko pistak ematen. Hasteko, iragarri dute martxoaren 11tik 19ra egingo dutela jaialdiaren laugarren edizioa. Ohi bezala, Gernika-Lumoko txoko ezberdinak musikaz janztea izango da helburua. Besteak beste, Astra, Iparragirre Rock, Trinkete anti-txokoa eta Lizeoa izango dira kontzertuen lekuko, baita Bizkaiko aipatu udalerriko zenbait taberna ere.

Kontzertuei dagokienez, oraindik ez dute kartel osoa aurkeztu, baina dagoeneko aurreratu dute Capsula, Kepa Junkera, The Limboos, Luma, Guadalupe Plata, Solea Morente, Nick Moss, Sumision City Blues, Inoren Ero Ni eta The Kinky Coo Coo's direla bertantxe arituko diren musikarietako batzuk.

Horrez gain, tailerrak, proiekzioa eta erakusketak egongo dira.