Albisteak

Gaztetxe bira

Berri Txarrakek bi kontzertu iragarri ditu astebururako

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Sarrera guztiak agortuta helduko dira ostiralean eta larunbatean Alegiara eta Larrabetzura, hurrenez hurren.

Berri Txarrakek martxoan bukatuko du Madrilen "Denbora da poligrafo bakarra" bira, baina hainbat kontzertu emango ditu aurretik. Azken egunotan iragarri dutenez, asteburu honetan bi gaztetxe bisitatuko dituzte: ostiralean, Alegiakoa, eta larunbatean, Larrabetzukoa. Ohikoa denez, sarrera guztiak agortuta iritsiko dira nafarrak bi hitzordu horietara.

22:30ean hasiko da Gipuzkoako aipatu udalerriko emanaldia, eta 20:00etan aterako dira oholtzara Larrabetzuko Hori Bai gaztetxeko kontzertuan.

Gainera, bira amaitu baino lehen, Ponferradan eta Coruñan izango dira Gorka Urbizu eta taldekideak, baita Anguleman ere.

Aipatzekoa da, halaber, Primavera Sound jaialdia bisitatuko dutela ekainaren 2an, eta Torre del Marreko Weekend Beachen joko dutela uztailean.

tela uztailean.