Albisteak

Lehenengo edizioa

S.A., Kaotiko eta En Tol Sarmiento, Lapuebla Rock Fest jaialdian

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Ekainaren 30etik uztailaren 2ra egingo dute jaialdia Lapuebla de Labarcan. Lehenengo edizioa bada ere, gelditzeko asmoz jaio da jaialdia.

  • Soziedad Alkoholika SA

    Soziedad Alkoholika SA

Rock musikak Arabako Errioxa astinduko du uda honetan, Lapuebla Rock Fest jaialdiari esker. Lehenengo edizioa izango da 2017koa, baina geratzeko asmoarekin helduko da.

Ekainaren 30etik uztailaren 2ra egingo dute festibala, eta, besteak beste, Soziedad Alkoholika, Kaotiko, En Tol Sarmiento eta Silenciados arituko dira bertan. Horiek, ostera, lehenengo iragarpenak baino ez dira, datozen asteetan talde gehiago batuko baitira egitaraura.

Hain zuzen ere, kartela otsailaren 21erako itxita egongo dela iragarri dute antolatzaileek. Bezperan, otsailaren 20an, bukatuko da www.ticketea.com webgunean 25 euroko bonu berezia eskuratzeko epea.

Kontzertu gehienak Lapuebla de Labarcako Assa ikastolaren jolastokian egingo dituzte, baina litekeena da zuzenekoak beste agertoki batzuetara ere zabaltzea.

Musika emanaldiak ez ezik, bestelako jarduerak ere antolatuko dituzte egun horietan; gastronomia eta artisau garagardoa ardatz dutenak, adibidez.