Albisteak

Nobedadeak

Artista berriak ezagutzen: Iseo, iruindarra

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Last Night extended diskoarekin, 2017ko artista arrakastatsuenen artean koka liteke Iseo kantari iruindarra.

2016a urte erabakigarria izan zen Iseo artista nafarrarentzat. Urtarrilaren 14an argitaratu zuen Last Night estudioko estreinako diskoa, eta lan horren bertsio luzea urrian iritsi zen. Kantu horiekin, Espainiako Estatuko 40 hiritara iritsi da, musika jaialdi ezagunenak bisitatuz: Mad Cool Festival, FIB eta SOS 4.8, esaterako.

Artista iruindarraren lan horrek sekulako harrera izan du musikaren munduko adituen artean, baita publikoaren aldetik ere. Horregatik, etengabe garatzen ari den soinuaren bila jarraitzen du Iseok. Last Night extended proiektuak sailkatzeko zaila den musika pertsonal baten hazkundea islatzen du.

Oro har, urte oparoa izan zen iazkoa Iseorentzat, eta aurtengoa ere ildo beretik bideratzeko ahalegina egingo du.

gina egingo du.