Albisteak

Larunbatean, Durangon

Willis Drummond, Las Tea Party eta Skakeitan, 40 Minutu Rock jaialdian

EITB.EUS

Huntza, Kaotiko, Arkada Social eta beste hainbat euskal talde arituko dira, larunbatean, Landako Gunean.

  • 40 Minutu Rock jaialdia

    40 Minutu Rock jaialdia

40 Minutu Rock jaialdia ospatuko da larunbat honetan, otsailak 18, Durangon. 12 talde txandakatuko dira Landako Guneko oholtza ezberdinetan 40 minutuko kontzertuak emateko.

10:30ean irekiko dituzte ateak, eta ordu horretan hasiko dira emanaldiak. Egun osoko festa izango da. Gainera, kontzertu horiez gain, disko-jartzaileek eskainiko dituzten musika-saioek hartuko dute lekua. Hain zuzen, Jotatxo, Elepunto eta Alus arduratuko dira eguna girotzeaz.

Hona hemen egun osoko kontzertuen ordutegiak:

10:45: Ze Esatek!
12:05: KOP
13:20 Kaotiko
14:35 Kaos Urbano
15:50: Huntza
16:55 Willis Drummond
18:10 Enkore
19.25: Bultz!
20:35: Arkada Social
21:50: Anestesia
23:05: Skakeitan
00:20: Las Tea Party

Sarrerak 15 euroan daude eskuragarri hainbat puntutan, eta 18 euroko prezioa izango dute txarteldegian.