Albisteak

Aste honetan

Ed Sheeran eta 'Shape Of You' arrakasta, 'Top Gaztea'ren lehen tokian

eitb.eus

Skakeitan eta Manu Chao bigarren tokira jaitsi dira, 'Lerro hutsen artean' abestiarekin, eta, hirugarrenean, The Weeknd ft. Daft Punk daude berriro, 'I feel it coming' lanari esker.

Ed Sheeran-ek eskuratu du aste honetan 'Top Gaztea'ren urrezko domina, 'Shape Of You' kantarekin. Skakeitan-ek eta Manu Chao-k, eta 'Lerro hutsen artean' abestiak, postu bat egin dute behera, eta bigarren dira asteon. Hirugarrenean, berriz, The Weeknd ft. Daft Punk daude berriro ere, 'I feel it coming' arrakasta eskutik hartuta.

Gatibu talde bizkaitarra laugarren kokatu da, 'Nire Ondoan Bazina' kantari esker, eta, atzetik, bosgarreneraino, Alan Walker iritsi da, 'Alone' lanarekin.

Seigarrenean, beste aste batez behintzat, Zayn ft. Taylor Swift daude, 'I Don't Wanna Live Forever' abestiarekin. Zazpigarreneraino egin du salto, 15.etik, Burak Yeter-ek, 'Tuesday' kantak lagunduta.

Maroon 5 taldearen eta Kendrick Lamar Rap kantariaren 'Don't Wanna Know' lana zortzigarrenera jaitsi da, eta atzetik ditu, bederatzigarrenean, Clean Bandit, Sean Paul eta Anne Marie musikariak eta 'Rockbye' arrakasta. Azkenik, hamargarrenean kokatu dira Xabi Solano eta 'Nere mundu txiki polit hontan' abestia.

 

Ondorengo artistak eta abestiak daude atzeragoko postuetan:

11. Robin Schulz & David Guetta ft. Cheat Codes: 'Shed A Light'

12. Huntza: 'Aldapan Gora'

13. 17. Starley: 'Call on Me (Ryan Riback Remix)'

14. Rae Sremmunrd eta Gucci Mane: 'Black Beatles'

15. Hesian: 'Hemen naiz'

16. Rag'n'Bone Man: 'Human'

17. The Chainsmokers: 'Paris'

18. LP: 'Lost on You'

19. Machine Gun Kelly ft Camila Cabello: 'Bad Things'

20. Shawn Mendes: 'Mercy'

21. Vendetta: 'Bother The Police'

22. Rihanna: 'Love on the Brain'

23. Bruno Mars: '24k Magic'

24. Sean Paul ft. Dua Lipa: 'No Lie'

25. Sia eta Kendrick Lamar: 'The Greatest'

26. Zea Mays: 'Enbata'

27. James Arthur: 'Say You Won't Let Go'

28. Su ta Gar: 'Bazoaz'

29. Neiked ft dyo: 'Sexual'

30. Robbie Williams: 'Love my life'

 

Amaitzeko, zerrendagaiei dagokienez, hauek ditugu aste honetan:

-Huntza - 'Inundik Inoare'

-Sia - 'Move Your Body'