Albisteak

20. edizioa

30 talde gehiago iragarri dituzte Hatortxu Rock jaialdirako

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Zea Mays, Def con Dos, Hesian, Revolta Permanent, Amparanoia, The Icer Company eta Green Valley daude baieztatu dituzten azken izenen artean.

  • Hatortxu Rock

    Hatortxu Rock

Hatortxu Rockeko antolatzaileek hogeita hamar talde gehiago sartu dituzte uztailaren 27tik 30era Lakuntzan ospatuko den jaialdian.

Besteak beste, hauek arituko dira oholtza gainean: Green Valley, Amparanoia, Bad Sound, Strombers, Non Servium, Zopilotes Txirriaos, Hesian, Lendakaris Muertos, Txuma Flamariqye & The Zaratamakers, Dakidarría, Riot Propaganda, Hibakusha, Auxili, Akerbeltz, El Diluvi, Revolta Permanent, The Guilty Brigade, Zea Mays, Tximeleta, Elepunto Vs Jotatxo, Occhi di Farfalla, Oreka Tx, Txarango, The Icer Company, Izerdi Gorria, Def con Dos, Leihotikan, Raperos de Emaus & The Titanians, Lurra eta Zoo.

Antolatzaileek aditzera eman duenez,  datorren asteetan argituko dute euskal presoen aldeko jaialdian talde edo bakarlari gehiago arituko diren.

htx20

Sarrerak

Sarrerak eskuragarri daude jada jaialdiaren webgune ofizialean. 60 euroren truke lor daiteke lau eguneko bonua, kanpalekua barne.