Albisteak

Apirilaren 13tik 15era

Gatibu, Willis Drummond eta Huntza, Gazte Akelarrea jaialdian

EITB.EUS

Igorren apirilaren 13tik 15era egingo den festan, Soziedad Alkoholika, Eskean Kristo, Bad Sound Sistem, Koban eta Zirkinik bez taldeak ere arituko dira.

Aurten, ekimen berezi bezala, martxa eta topagunearen arteko nahasketa bat izango da Zornotza eta Igorre bitartean ospatuko den Gazte Akelarrea jaialdia. Izan ere, apirilaren 13an, arratsaldean irtengo dira gazteak Zornotzatik, oinez, eta gauez helduko dira Igorrera.

Kontzertuez gain, hitzaldiak, mahai-inguruak, tailerrak eta antzerkiak ere eskainiko dituzte.

Punta-puntako hainbat euskal taldek zapalduko dute oholtza apirilaren 14an eta 15ean Igorren.

Egitaraua

Ostirala 14

Willis Drummond

Bad Sound Sistem

Eskean Kristo

Soziedad Alkoholika

Mafalda

Gatillazo

Larunbata 15

Lagrimas de sangre

Gatibu

Zirkinik Bez

Huntza

Koban

Riot Propaganda