Albisteak

Aste honetan

Ed Sheeran eta 'Shape Of You', 'Top Gaztea'ren urrezko postuan berriro

eitb.eus

Skakeitan-ek eta Manu Chaok bigarren tokia mantendu dute, 'Lerro hutsen artean' abestiarekin, eta, hirugarrenean, asteon ere, The Weeknd ft. Daft Punk daude, 'I feel it coming' lanari esker.

Ed Sheeran-ek eskuratu du aste honetan ere 'Top Gaztea'ren urrezko domina, 'Shape Of You' kantarekin. Skakeitan-ek eta Manu Chao-k, eta 'Lerro hutsen artean' abestiak, bigarren postua mantendu dute. Hirugarrenean, berriz, The Weeknd ft. Daft Punk daude berriro ere, 'I feel it coming' arrakasta eskutik hartuta.

Gatibu talde bizkaitarrak laugarren tokia mantendu du, 'Nire Ondoan Bazina' kantari esker, eta, atzetik, bosgarreneraino, Burak Yeter heldu da aste honetan, zazpigarrenetik, 'Tuesday' kantak lagunduta.

Alan Walker-ek, 'Alone' lanarekin, postu bat egin du behera, eta seigarren da asteon. Zayn ft. Taylor Swift zazpigarrenean daude, 'I Don't Wanna Live Forever' abestiarekin.

Zortzigarren kokatu dira larunbat honetan Xabi Solano eta 'Nere mundu txiki polit hontan' abestia. Bederatzigarrenean, berriz, Robin Schulz & David Guetta ft. Cheat Codes daude, 'Shed A Light' lanarekin. Azkenik, hamargarrenean, Rihanna kokatu da, 'Love on the Brain' abestiaren eskutik.

 

Ondorengo artistak eta abestiak daude atzeragoko postuetan:

11. Huntza: 'Inundik Inoare'

12. Starley: 'Call on Me (Ryan Riback Remix)'

13. Maroon 5 eta Kendrick Lamar: 'Don't Wanna Know'

14. Clean Bandit, Sean Paul eta Anne Marie: 'Rockbye'

15. The Chainsmokers: 'Paris'

16. Machine Gun Kelly ft Camila Cabello: 'Bad Things'

17. Hesian: 'Hemen naiz'

18. Rag'n'Bone Man: 'Human'

19. LP: 'Lost on You'

20. Sia - 'Move Your Body'

21. Rae Sremmunrd eta Gucci Mane: 'Black Beatles'

22. Sean Paul ft. Dua Lipa: 'No Lie'

23. Vendetta: 'Bother The Police'

24. Bruno Mars: '24k Magic'

25. Shawn Mendes: 'Mercy'

26. Zea Mays: 'Enbata'

27. James Arthur: 'Say You Won't Let Go'

28. Su ta Gar: 'Bazoaz'

29. Neiked ft dyo: 'Sexual'

30. Robbie Williams: 'Love my life'

 

Amaitzeko, zerrendagaiei dagokienez, hauek ditugu aste honetan:

-Katy Perry - 'Chained To The Rhythm'

-Luis Fonsi eta Daddy Yankee - 'Despacito'