Albisteak

Aste honetan

Ed Sheeran eta 'Shape Of You', 'Top Gaztea'ren gorenean, bosgarrenez!

eitb.eus

Katy Perry bigarren dago berriro, 'Chained To The Rhythm' lanari esker. Huntza taldeak, 'Inundik Inoare' euren bigarren arrakastarekin, hirugarrenen tokia mantendu du.

Ed Sheeran-ek eskuratu du aste honetan ere, bosgarrenez gainera, 'Top Gaztea'ren urrezko domina, 'Shape Of You' kantarekin. Katy Perryk, duela bi aste proposamena baino ez zenak, bigarren tokia mantendu du, 'Chained To The Rhythm' kantarekin, eta, hirugarrenean, Huntza taldea dago berriro asteon, 'Inundik Inoare' arrakastak bultzatuta.

Luis Fonsi eta Daddy Yankee laugarren kokatu dira, 'Despacito'ren laguntzaz, eta, The Weeknd ft. Daft Punk, berriz, 'I feel it coming' arrakasta eskutik hartuta, bosgarreneraino jaitsi dira.

Kygo ft. Selena Gomez, 'It Ain´t Me' kantarekin, seigarren dira asteon. Atzetik dituzte, zazpigarrenean, Skakeitan eta Manu Chao, 'Lerro hutsen artean' abestiarekin; postu bat galdu dute beraz.

'Tuesday' kantak lagunduta, Burak Yeter artista zortzigarren da berriro ere aste honetan. Vendettak indartsu egin du gora gure zerrendan, eta 'Pao, Pao, Pao' lana bederatzigarren kokatu da. Azkenik, Zayn ft. Taylor Swift hamargarrenean daude beste behin, 'I Don't Wanna Live Forever' abestiarekin.

 

Ondorengo artistak eta abestiak daude atzeragoko postuetan:

11. Jax Jones ft. Raye: 'You Don´t Know Me'

12. Starley: 'Call on Me (Ryan Riback Remix)'

13. Gatibu: 'Nire Ondoan Bazina'

14. Rihanna: 'Love on the Brain'

15. Xabi Solano: 'Nere mundu txiki polit hontan'

16. Ofenbach: 'Be Mine'

17. Clean Bandit, Sean Paul eta Anne Marie: 'Rockbye'

18. Enrique Iglesias: 'Súbeme la radio'

19. The Chainsmokers: 'Paris'

20. Sia - 'Move Your Body'

21. Alan Walker: 'Alone'

22. Zea Mays: 'Amiltzen Ez Den Bat'

23. Martin Garrix ft Dua Lipa: 'Scared To Be Lonely'

24. Rag'n'Bone Man: 'Human'

25. Kaleo: 'Way Down We Go'

26. Robin Schulz & David Guetta ft. Cheat Codes: 'Shed A Light'

27. Machine Gun Kelly ft Camila Cabello: 'Bad Things'

28. Hesian: 'Hemen naiz'

29. Maroon 5 eta Kendrick Lamar: 'Don't Wanna Know'

30. Sean Paul ft. Dua Lipa: 'No Lie'

28. LP: 'Lost on You'

29. Rae Sremmunrd eta Gucci Mane: 'Black Beatles'

30. James Arthur: 'Say You Won't Let Go'

 

Amaitzeko, zerrendagaiei dagokienez, hauek ditugu aste honetan:

- Lorde - 'Green Light'

-Lana del Rey - 'Love'

-Calvin Harris ft Frank Ocean & Migos - 'Slide'

-The Chainsmokers ft Coldplay - 'Something Just Like This'