Albisteak

20. edizioa

84 taldek osatuko dute Hatortxu Rock jaialdiko kartela

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Berri Txarrak, Esne Beltza, Gatibu, Ken 7, Vendetta, Arcada Social, Su Ta Gar eta Anari daude azkeneko izenen zerrendan.

  • Argazkia: Tom Hagen

    Argazkia: Tom Hagen

50 talderi, beste 34 izen berri gehitu zaizkie Hatortxu Rock jaialdiko 20. edizioan. Azken urteotan Euskal Herrian ospatu den elkartasun ekimen handienetarikoa izango da uztailaren 27tik 30era Lakuntzan emango dena.

Talde berrien zerrendan hauek daude: Governors, Esne Beltza, Berri Txarrak, Betagarri & Xavi Sarria i Miquel Gironés, Jo & Swiss Knife, Arkada Social, Vendetta, Josetxu Piperrak & The Riber Rock Band, Doctor Deseo, Sara Hebe, El Corazon del Sapo, Bultz, Itaca Band, Willis Drummond, Sorkun, Anari, Skontra, Ken Zazpi, Gatillazo, Su ta Gar, Zartako-K, Enkore, Dj Reimy, El Sonido de la Metralla, Reviverb Live, Trikidantz, Mafalda, Gatibu, Gozategi, Liher, Porrotx, Porco Bravo, Juantxo Skalari & La Rude Band eta Dremen.

Gaurko iragarpenarekin itxi dute antolatzaileek 2017ko HTXROCK musika festibala. Begi-bistakoa da askotariko taldeak elkartuko direla aurtengo festan.

Hatortxu Rock 2017 kartela

Sarrerak

Sarrerak eskuragarri daude jada jaialdiaren webgune ofizialean. 70 euroren truke lor daiteke lau eguneko bonua, kanpalekua barne.