Albisteak

Aste honetan

Katy Perry eta 'Chained To The Rhythm', 'Top Gaztea'ren lehen tokian

eitb.eus

Ed Sheeran-ek lehen postua galdu du bost asteren ostean, eta bigarren da orain, 'Shape Of You' kantarekin. Huntza taldeak, 'Inundik Inoare' arrakastarekin, hirugarrenen tokia mantendu du beste behin.

Katy Perryk eskuratu du aste honetan 'Top Gaztea'ren urrezko domina, 'Chained To The Rhythm' kantarekin. Ed Sheeran eta 'Shape Of You', bost asteko erregetzaren ostean, bigarren dira asteon, eta hirugarrenean, Huntza taldea dago berriro ere, 'Inundik Inoare' arrakastak bultzatuta.

Luis Fonsik eta Daddy Yankeek laugarren tokia mantendu dute, 'Despacito'ren laguntzaz, eta, Kygo ft. Selena Gomez, 'It Ain´t Me' kantarekin, bosgarren dira asteon.

The Weeknd ft. Daft Punk, 'I feel it coming' arrakasta eskutik hartuta, seigarreneraino jaitsi dira. Atzetik dituzte, zazpigarrenean aste honetan ere, Skakeitan eta Manu Chao, 'Lerro hutsen artean' abestiarekin; postua mantendu dute, beraz.

Vendettak indartsu jarraitzen du gure zerrendan, eta 'Pao, Pao, Pao' lana zortzigarren kokatu da. Asteko sorpresa 'Something Just Like This' abestiak eman du, The Chainsmokers-en Coldplay-ren eskutik. Zerrendagai izatetik, bederatzigarren tokira iritsi dira.

Azkenik, 'Tuesday' kantarekin, Burak Yeter artista hamargarren da aste honetan.

 

Ondorengo artistak eta abestiak daude atzeragoko postuetan:

11. Jax Jones ft. Raye: 'You Don´t Know Me'

12. Starley: 'Call on Me (Ryan Riback Remix)'

13. Zayn ft. Taylor Swift: 'I Don't Wanna Live Forever'

14. Rihanna: 'Love on the Brain'

15. Gatibu: 'Nire Ondoan Bazina'

16. Ofenbach: 'Be Mine'

17. Enrique Iglesias: 'Súbeme la radio'

18. Kaleo: 'Way Down We Go'

19. Zea Mays: 'Amiltzen Ez Den Bat'

20. Sia - 'Move Your Body'

21. Xabi Solano: 'Nere mundu txiki polit hontan'

22. Martin Garrix ft Dua Lipa: 'Scared To Be Lonely'

23. Clean Bandit, Sean Paul eta Anne Marie: 'Rockbye'

24. Lorde: 'Green Light'

25.Lana del Rey: 'Love'

26. Alan Walker: 'Alone'

27. Calvin Harris ft Frank Ocean & Migos: 'Slide'

28. Robin Schulz & David Guetta ft. Cheat Codes: 'Shed A Light'

29. Rag'n'Bone Man: 'Human'

30. Machine Gun Kelly ft Camila Cabello: 'Bad Things'

 

Amaitzeko, zerrendagaiei dagokienez, hauek ditugu aste honetan:

-Lori Meyers - 'Siempre Brilla el Sol'

-Maroon 5 ft. Future - 'Cold'

-Icer Company - 'Antagonista'