Musika

MAD COOL

Mad Cool jaialdiko sarrera guztiak agortu dira

IDOIA ARANBARRI | eitb.eus

Green Day, Kings of Leon, Foo Fighters, Belako, Ryan Admas, Wilco, Dinosaur Jr. eta Spoon igoko dira eszenatokira, besteak beste. Ekainaren 6tik 8ra ospatuko da Madrilen.

Mad Cool-en bigarren edizioa ospatuko da ekainaren 6tik 8ra Madrilen. Egun bakoitzerako 45.000 sarrera jarri zituzten saltzen eta jaia baino hiru hilabete lehenago, sarrera guztiak saldu dira.

Jaialdiko eszenatokira igoko diren talde batzuen izenak aurreratu dituzte. Foo Fightersek lehenengo egunean emango du emanaldia, Green Day-k ekainaren 7an eta Kings of Leon taldeak, berriz, ekainaren 8an. Espainian emango duten kontzertu bakarra izango da.

Horietaz aparte, Ryan Adams, Wilco, Dinosaur Jr., Spoon, Belako, Neuman, Boys Noyze, Deap Vally, Kiasmos, Kodaline eta Kurt Vile & The Violators bezalako taldeez gozatzeko aukera egongo da hiru egunetan zehar hiriburuan.

Pasaden urtean antolatu zuten jaialdia lehenengo aldiz, eta izan zuen arrakastagatik European Festival Award-en eskutik 2016ko Festibal Berri Onenaren saria lortu zuen.