Itxi

Musika

Urriaren 27an eta 28an, BECen

The Prodigy eta Einstürzende Neubauten, Bime Live-ko aurreneko kartelburu

IDOIA ARANBARRI | EITB.EUS

Urriaren 27an eta 28an Barakaldon egingo duten jaialdian Vitalic, Kiasmos, Mark Eitzel, Exquirla, Anari eta Tops ere arituko dira.

  • The Prodigy iturria

    The Prodigy iturria

Aurtengo udazkenean ere Bime Live jaialdi ezaguna hasi da dagoeneko aurtengo edizioko egitaraua argitzen. Lehenengo kartelburu bezala, The Prodigy eta Einstürzende Neubauten taldeak aurkeztu dituzte.

Hala ere, beste sei emanaldi baieztatu dituzte antolatzaileek. Horiek hurrengoak izango dira: Vitalic, Kiasmos, Mark Eitzel, Exquirla, Anari eta Tops.

Bosgarren edizioa urriaren 27an eta 28an egingo dutela zehaztu dute. Ohi bezala, BEC! erakustazoka izango da kontzertu horien guztien lekuko.

The Prodigi eta Einstürzende Neubauten taldeek sekulako ikuskizuna prestatzen dute eszenatokian. Ingalaterrako taldearen musika elektronikoari ezingo diozu dantza egiteari utzi. Oholtzan edozer egiteko gai direla erakutsi dute alemanek urteetan zehar, eta Barakaldon duten guztia emango dute dudarik gabe.

Kontzertuak

Urriaren 27an eta 28an, Barakaldoko BEC!en

THE PRODIGY

EINSTÜRZENDE NEUBATEN

VITALIC

KIASMOS

MARK EITZEL

EXQUIRLA

ANARI

TOPS

Sarrerak

Maiatzaren 25a arte, egun hori barne, 45 euroan (+ banaketa gastuak) salduko dituzte bonoak www.bime.net webgunean.