Albisteak

2017ko uztailean, Mundakan

Ocean Colour Scenek itxi du Mundaka Festival 2017ren kartela

IDOIA ARANBARRI | EITB.EUS

The Rad Trads, Willis Drummond, Julián Maeso eta Seiurte ere Mundakan izango dira uztailaren 28tik 30era.

  • Mundaka Festibala

    Mundaka Festibala

Mundaka Festival 2017ren kartela osatu dute jada. Ocean Colour Scene, Julián Maeso, Willis Drummond, The Rad Trads eta Seiurte daude eman dituzten izen berrien artean.

Disko-jartzailerik ez da faltako. Chelis, Dark eta Blacká disko-jartzaileek itxi dute kartela, eta horiek ere arduratuko dira giroa jartzeaz.

Horiez gain, besteak beste, aurretik baieztatuta zeuden Mando Diao, Quique Gonzalez, Lee Fields & The Expressions, Zea Mays, Peter Harper kaliforniarra eta Last Fair Deal musikari eta taldeen doinuez gozatzeko parada ere izango da jaialdian.

Sarrerak

Sarrerak 55 euroan daude salgai www.mundakafestival.eus webgunean.