Albisteak

Irailaren 15 eta 16an

Kartelburuen kontzertuen egunak aldatu dira Kutxa Kultur Festibalean

IDOIA ARANBARRI | EITB.EUS

Aldaketaren ostean, The Jesus & Mary Chain taldea irailaren 15ean arituko da, eta The Hives, berriz, irailaren 16an.

Logistika arazoak direla eta, The Jesus & Mary Chain eta The Hives taldeen kontzertuen egunak aldatu egin dira. Talde eskoziarra irailaren 15an izango da Kutxa Kultur Festibalean, eta suediarrak, berriz, hurrengo egunean igoko dira agertokira, irailaren 16an.

Aldaketa honek egun bateko sarrera erosi dutenei eragiten die soilik, ez bonoa erosi dutenei. Beraz, egun bakarrerako sarrera erosi dutenek sarrera aldatzeko aukera izango dute maiatzaren 31ra arte, sarrera erosi zuten leku berean.

2017ko Kutxa Kultur Festibalaren kartela honela geratu da:

kutxa kultur kartela