Hatortxu Rock 20. edizioaren egitaraua, egunez egun

musika

20. edizioa

Hatortxu Rock 20. edizioaren egitaraua, egunez egun

IDOIA ARANBARRI | EITB.EUS

2017/05/15

Lau eguneko jaialdia egingo da uztailaren 27tik 30era Lakuntzan, eta euskal talde ezagunenak igoko dira agertokira. 85 taldek hartuko dute parte aurtengo edizioan.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Hatortxu Rock jaialdiaren egunez eguneko egitaraua aurkeztu dute. 85 kontzertu eskainiko dira lau egunetan zehar Lakuntzan, uztailaren 27tik 30era.

Uztailaren 27an, ostegunean, Green Valley, Def con Dos, Skakeitan, Sorkun, Soziedad Alkoholika, Willis Drummond eta Esne Beltza taldeek eskainiko dute kontzertua, beste askoren artean.

Ostiralean, talde gehiago arituko dira: Betagarri & Xavi Sarrià i Miquel Gironès, Berri Txarrak, Su ta Gar, Gatibu, Glaukoma, Arkada Social, Hesian, Anari, Ehun Kilo...

Uztailaren 29an, larunbatean, festak jarraituko du, eta Juantxo Skalari & La Rude Band, Des-Kontrol, Vendetta, Kaotiko, Non Servium, Zea Mays, Bizardunak eta Kerobia taldeek izango dute jaialdia girotzeko ardura.

Aurtengo edizioa ixteko, punta-puntako emanaldiak antolatu dituzte, besteak beste, Ken Zazpi, Gozategi, Enkore eta Huntza taldeen doinuek bustiko baitute Lakuntza.

Sarrerak

Bonuak salgai daude oraindik webgunean, 70 euro inguruko prezioan. Baina elkartasun jaialdiko lehiatilan 90 euroko balioa izango dute.

Egunez eguneko sarrerak ekainaren 6tik aurrera jarriko dira salgai. Lehen eguneko kontzerturako sarrerak 30 euroan daude salgai, aurrez erosiz gero, eta 40 euroan, egunean bertan. Ostiral eta larunbatekoek 35 euro balioko dute, aurrez erosiz gero, eta 45 euro, beran. Igandeko kontzertuak doakoak izango dira.

Beraz, planik ez baduzu, badakizu zer egin uztailaren amaieran! Hurrengo kontzertu hauetaz gozatzeko aukera izango duzu!

HTX20 EGUNKA

Iruzkinak

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Gaztea App Deskargatu App berria! Gaztea App
Parte hartu… Azaroaren 10era arte duzue epea zuen koreografiak… Parte hartu…
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena