Musika eskaintza zabala dakar asteburuko agendak

musika

Kontzertuak

Musika eskaintza zabala dakar asteburuko agendak

IDOIA ARANBARRI | EITB.EUS

2017/05/18

Su ta Gar, Eñaut Elorrieta, Izaro, Maider Zabalegi, Patxuko Nice, Gatillazo eta Balerdi Balerdi arituko dira, besteak beste, Euskal Herrian asteburuan.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

OSTIRALA

Su ta Gar talde gipuzkoarrak Gasteizko Principal Aretoa astinduko du. Talde euskaldunak izango dira Bilboko Kafe Antzokiko protagonista, Gatillazo eta La Kontra igoko baitira bertako oholtzara.

Musika lasaiagoa gustuko baduzu, Durangoko Plateruena Kafe Antzokiko kontzertuak nahiago izango dituzu. Maider Zabalegi "Zuei" izeneko lan berriarekin eta Iratxe Mugire "La piel transparente" proiektuarekin izango dira bertan.

Gipuzkoara salto eginez, Izarok Azkoitia bisitatuko du. Legen beltzak, berriz, Tolosako Bonberenea bustiko du. Kop eta The Guilty Brigade taldeen musikaz gozatzeko aukera izango duzu Arrasateko Gaztetxean.

LARUNBATA

Rock-ak presentzia handia izango du larunbatean. Ermuan Vertigo Rock jaialdia ospatuko baita eta Burlatan, berriz, Maiatza Rok ekimenaren barruan Balerdi Balerdi eta Mambo Jambo bezalako taldeek zapalduko baitute eszenatokia.

Lemoan Leomakustikfest antolatu dute. Herriko txoko ezberdinetan eskainiko dituzte zuzeneko kontzertu akustikoak MobyDick eta MargoCilker bezalako taldeek.

The Icer Company taldea Donostiako Kursaal kanpoa girotzeaz arduratuko da. Gipuzkoan jarraituz, Zamarra eta Aterkiak "Beharbada bai, beharbada ez" lana kaleratu du eta Eibarko Beleko Tabernan izango dira.

Patxuko Nice, Marmoka eta Octavio Niesky taldeek Tolosako Bonberenean jarritko dute martxa.

IGANDEA

Donostiako Doka Antzokiaren 10. urteurrena dela eta, Eñaut Elorrietaren musika entzungo da bertan.

Iruzkinak

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Gaztea App Deskargatu App berria! Gaztea App
Dj Lehiaketa… Parte hartu Dj Lehiaketa…
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena