Albisteak
BIRA
Berri Txarraken gaztetxe birako sarrerak, agortuta!
IDOIA ARANBARRI | EITB.EUS
Salgai jarri eta minutu gutxira agortu dira gaztetxe birako sarrera guztiak. Lizarran, Orion eta Oñatin eskainiko ditu kontzertuak, udan "Bakarrik Egoteko Summer Tour 2017" bira hasi baino lehen.
Berri Txarraken gaztetxe birako sarrerak salgai jarri zituzten atzo bertan Lizarran, Orion eta Oñatin, eta minutu gutxian agortu ziren. Gaztetxe bira Euskal Herriko hiru herri horietatik igaroko da, eta, ondoren, "Bakarrik Egoteko Summer Tour 2017" bira abiatuko dute, Bartzelonan.
Maiatzaren 25ean izango da gaztetxe birako lehenengo hitzordua, Lizarrako Gaztediaren Etxean. Hurrengo egunean, maiatzaren 26an, Orioko Etxeluze Gaztetxea astinduko dute Gorka Urbizuk eta taldekideek.
Udako bira ekainaren 2an hasiko badute ere, ekainaren 11n Oñatiko Gaztelekuan egingo dute geldialdia gaztetxe birari amaiera emateko.
"Bakarrik Egoteko Summer Tour 2017" bira hasteko prest dago jada talde nafarra, eta Euskal Herritik kanpoko jaialdietan arituko dira batik bat. Ekainaren 2an, Bartzelonako 'Primavera Sound Festival' jaialdian arituko da. Lakuntzan egingo den 'Hatortxu Rock 20', Madrilgo 'True Music Festival', Bristolgo 'Moor Fest' eta Burgosko 'Sonorama Rivera 2017' jaialdietan ikusi ahalko da ondoren Lekunberriko taldea udan zehar.
Berri Txarrak taldeko kideek, beraz, ez dute atsedenik hartuko udan, kontzertuz kontzertu ibiliko baitira:
Gaztetxe eta Gaztelekuetako bira
Maiatzak 25: Lizarra, Gaztediaren Etxea
Maiatzak 26: Orio, Etxeluze gaztetxea
Ekainak 11: Oñati, Gaztelekua
"Bakarrik Egoteko Summer Tour 2017"
Ekainak 2: Bartzelona, Primavera Sound Festival
Ekainak 10: Madril, True Music Festival (Joy Slava)
Ekainak 14: Tours, Aucard de Tours 2017
Ekainak 17: Bristol, Moor Fest
Ekainak 21: Paris, Fête de la Musique
Uztailak 1: Marmande, Garorock Festival
Uztailak 6: El Bonillo, Alterna Festival
Uztailak 7: Torre del Mar, Weekend Beach Festival
Uztailak 21: Ezcaray, Ezcaray Fest
Uztailak 22: Bartzelona, Barna 'N Roll 2017
Uztailak 28: Lakuntza, Hatortxu Rock 20
Uztailak 29: Gijon, Tsunami Xixón
Abuztuak 10-13: Aranda de Duero, Sonorama Ribera 2017