Albisteak

Billboard sariak

Drake nagusi 13 sarirekin, Billboard Music Awards sarietan

IDOIA ARANBARRI | EITB.EUS

Beyonce, Twenty One Pilots, Justin Timberlake eta The Chainsmokers artistak ere izan dira aurtengo edizioko protagonistak.

Maiatzaren 21ean ospatu da aurten Billboard Music Awards sariak banatzeko ekitaldia, eta, dudarik gabe, Drake rap musikaria izen da protagonista. 23 sari lortzeko aukera zuen, eta horietatik 13 irabazi ditu; urteko artistarik onenaren, gizonezko artistarik onenaren eta salmenta gehien lortu duen artistaren sariak, tartean. 13 sari lortuta, Adelek zuen marka hautsi du.

Beyonce ere ez da esku hutsik geratu aurtengo edizioan, guztira bost golardo jaso baititu; emakumezko artistarik onenaren eta urteko birarik onenarenak, besteak beste.

Twenty One Pilots, Justin Timberlake eta The Chainsmokers artistak ere nabarmendu dira Las Vegasen ospatutako galan.

Duela gutxi hil den Chris Cornell abeslaria ere gogora ekarri du Imagine Dragons taldeko Dan Reynoldsek.

Ospakizunean, ez da musika falta izan, eta Miley Cyrusek "Malibu" bere lan berria aurkeztu du, zuzenean, eta Bruno Marsek "Versace on the Floor" abestu du.