Albisteak

Aste honetan

Kendrick Lamar, 'Humble' kantarekin, 'Top Gaztea'ren gorengo tokian

eitb.eus

Berri Txarrak taldea eta 'Bakarrik Egoteko Modu Berri Bat' lana bigarren kokatu dira, eta, atzetik, hirugarrenean, Rag'n' Bone Man dago asteon, 'Skin' kantarekin.

Kendrick Lamar-ek eta 'Humble' arrakastak 'Top Gaztea'ren urrezko domina eskuratu dute asteon. Berri Txarrak taldeak ere gora egin du, eta 'Bakarrik Egoteko Modu Berri Bat' lana bigarren kokatu da. Atzetik, hirugarrenean, Rag'n' Bone Man dago asteon, 'Skin' kantari eskutik helduta.

Kaleok eta 'Way Down We Go' kantak urrezko domina galdu dute, eta laugarren kokatu dira. Bosgarrenean, berriz,  Clean Bandit eta Zara Larsson daude, 'Symphony' abestiarekin.

'Pao, Pao, Pao' Vendetta taldearen lana atzetik dago, seigarrenean, eta, zazpigarren dira, beste zortzi egunez behintzat, Shawn Mendes eta 'There's Nothing Holdin' Me Back' abestia.

20. tokitik zortzigarrenera igo da asteon Justin Bieber, 'I'm the One' arrakastari esker. Bederatzigarrenean The Chainsmokers eta Coldplay daude, 'Something Just Like This' abestiarekin, eta, azkenik, hamargarrenean asteon ere, Harry Styles dago, 'Sign of the Times' lanak lagunduta.

 

Ondorengo artistak eta abestiak daude atzeragoko postuetan:

11. Huntza: 'Inundik Inoare'

12. Jason Derulo ft. Nicki Minaj: 'Swalla'

13. Luis Fonsi eta Daddy Yankee: 'Despacito'

14. Icer Company: 'Antagonista'

15. Paramore: 'Hard Times'

16. Julia Michaels: 'Issues'

17. Skakeitan eta Manu Chao: 'Lerro hutsen artean'

18. Alice Merton: 'No Roots'

19. Ed Sheeran: 'Galway girl'

20. Katy Perry eta Skip Marley: 'Chained To The Rhythm'

21. Kygo ft. Selena Gomez: 'It Ain´t Me'

22. ETS Remix Txapelpunk: 'We are gara gu'

23. John Bellion - 'All Time Low'

24. Bruno Mars: 'That's What I like'

25. Eme: 'Ama'

26. Martin Garrix eta Dua Lipa: 'Scared To Be Lonely'

27. Lorde: 'Green Light'

28. AJR: 'Weak'

29. Ofenbach: 'Be Mine'

30. The Weeknd ft. Daft Punk: 'I feel it coming'

 

Amaitzeko, zerrendagaiei dagokienez, hauek ditugu aste honetan:

-Miley Cyrus - 'Malibu'

-Charlie Puth - 'Attention'

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Musika
  • Gaztea