Vendetta, Zea Mays eta El Columpio Asesino, San Fermin 2017 jaietan

musika

San Ferminetako kontzertuak

Vendetta, Zea Mays eta El Columpio Asesino, San Fermin jaietan

IDOIA ARANBARRI | EITB.EUS

2017/05/29

Amparanoia, Gipsy Kings, Lagrimas de Sangre, Oihan Vega, Gozategi eta Tremenda Jauria taldeek ere eskainiko dute kontzertua Iruñeko festetan.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Txupin hotsarekin batera hasiko dira Iruñeko San Fermin festak uztailaren 6an. 13ra arte iraungo dute sanferminek eta aurten ere ez da musikarik faltako Nafarroako hiriburuan.

Festei hasiera emateko hilabete eta erdi inguru falta den arren, Udalak uztailaren 6tik 13ra Iruñean egongo diren kontzertuen egitaraua aurkeztu du jada.

Foruen Plazan 4 egunez eskainiko dituzte kontzertuak talde ezberdinek gaueko 23:30etan hasita. Amparanoia taldearen doinuekin emango zaie plaza horretako kontzertuei hasiera uztailaren 6an, eta madrildarren ondoren, Tremenda Jauriak eskainiko du kontzertua.

Uztailaren 7an, berriz, Gipsy Kings eta Tipitako igoko dira oholtzara. Hurengo egunean rap eta ska doinuak nagusituko dira Lagrimas de Sangre eta Vendettarekin.

Uztailaren 9an, El Columpio Asesino eta Zea Maysen kontzertuak aurreikusi dira.

Gazteluko Plazan ere ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte. Plaza honetako lehen musika ekitaldia uztailaren 6an egingo da eta Dj Oihan Vegak izango du giroa jartzeko ardura arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Eta 23:30etan Gozategi taldeak hartuko du lekukoa.

Beraz, hauek dira Foruen Plazan egongo diren kontzertuak gaueko 23:30etan hasita:

Uztailak 6

Amparanoia

Tremenda Jauria

Uztailak 7

Gipsy Kings

Tipitako

Uztailak 8

Lagrimas de Sangre

Vendetta

Uztailak 9

El Columpio Asesino

Zea Mays

Iruzkinak

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Gaztea App Deskargatu App berria! Gaztea App
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena