Albisteak

Kontzertua

Berri Txarrak Donostiako Dokan izango da ekainaren 13an

IDOIA ARANBARRI | EITB.EUS

20:00etatik aurrera eskainiko du kontzertua talde nafarrak. Sarrerak gaurtik aurrera daude salgai Dokan, 15 euroan.

Duela gutxi iragarri genuen Berri Txarrakek Euskal Herrian gaztetxe bira antolatu duela, eta baita "Bakarrik Egoteko Summer Tour 2017" biran non ibiliko den ere.

Oraingoan, Gipuzkoan beste kontzertu bat emango duela iragarri du. Donostiako Dokan dute hitzordua nafarrek ekainaren 13an, asteartean, 20:00etatik aurrera.

Sarrerak gaurtik, maiatzaren 30etik, aurrera daude salgai Dokan, 15 euroan. Pertsona batek bi sarrera baino ezin ditzake hartu.