Albisteak

'Hirian' ekimena

Bilbao BBK Livek musikaz jantziko du Bilbo ekainaren 10ean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Bilbo Zaharrean bost agertoki jarriko dituzte, Sorkun, Triangulo de Amor Bizarro, Novedades Carminha, Bigott eta Nila Coyote eta Chico Tornado hartzeko.

Hirian ekimena hartuko du ekainaren 10ean Bilbo Zaharrak, Bilbao BBK Live jaialdiak, Heinekenek eta Bilboko Udalak antolatuta. 12:00etan hasita, 25 talde igoko dira taula gainera, doako beste horrenbeste kontzertu emateko. Guztira, bost agertoki jarriko dituzte, auzoko lekurik adierazgarrienetan.

Hain zuzen ere, estilo guztietako musika entzungo da agertoki horietan, rock, folk eta pop doinuak uztartuz, batik bat. Besteak beste, Triangulo de Amor Bizarro, Novedades Carminha, Bigott, Omar Souleyman, Ene Kantak, Petit Pop, Sorkun, Niña Coyote eta Chico Tornado aterako dira oholtzara.

Gainera, "Basoa in the city" agertokia doinu elektronikoen lekuko izango da. Azken finean, auzoko bazter guztietan izango da musika nagusi, animaziozko ekintzak eta kalejirak lagun.

Maiatzaren 2ko azoka berezia

Halaber, egun berean, Maiatzaren 2ko Azokak musika izango du ardatz. Martzanan egingo dute aipatu azoka.

Kontzertuak eta ordutegiak

1. agertokia

12:00 LE PARODY

14:00 FORASTERO

16:00 SORKUN

18:00 OCELLOT

20:00 OMAR SOULEYMAN

22:15 NOVEDADES CARMINHA

2. agertokia

13:00 ENE KANTAK

15:00 ISEO & DODOSOUND

17:00 PETIT POP

19:00 PAPAYA

21:00 TRIÁNGULO DE AMOR BIZARRO

3. agertokia

12:30 CRUDO PIMIENTO

14:30 BIGOTT

16:30 BEJO

18:30 FEE REEGA

20:30 PERRO

4. agertokia

12:45 AMORANTE

14:45 PERLITA

16:45 CHIQUITA Y CHATARRA

18:45 KAIXO

21:45 NIÑA COYOTE ETA CHICO TORNADO

5. agertokia

12:00 SAILOR & I DJ SET

16:00 ÁLVARO CABANA

18:00 DAVE P

20:30 MARVIN & GUY