Albisteak

Irailaren 1etik 8ra

Esne Beltza, Huntza eta Oihan Vega, Lekeitioko jaiak girotzen

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Oxabi, Vulcano, Txurru, DJ Tirapu eta DJ Josu Rodriguez ere arituko dira irailaren 1etik 8ra Lekeitioko San Antolin festetan.

  • Esne Beltza. Argazkia: Gaizka Peñafiel

    Esne Beltza. Argazkia: Gaizka Peñafiel

Oraindik hiru hilabete falta dira Lekeitioko San Antolin jaiei hasiera emateko, baina Jai Batzordeak festetako egitarauaren zati handi bat aurreratu du dagoeneko. Musikari dagokionez, batik bat, aukera zabala izango dute irailaren 1etik 8ra Lekeitiora gerturatzen direnek.

Esne Beltza eta Huntza izango dira jaietako protagonista nagusiak. Oraindik, baina, ez dute zehaztu zein egunetan arituko diren bi talde gipuzkoarrak. Aipatu taldeak ez ezik, Oxabi, Oihan Vega eta Vulcano ere igoko dira oholtzara, Bizkaiko kostaldeko udalerri horretan. Gainera, Txurru, DJ Tirapu, DJ Josu Rodriguez eta Andramanda feminista gonbidatuko dituzte.

Musikatik harago, suzko zezena eta herri kirolak izango dira aurtengo apustuetako batzuk, eta, dirudienez, ezustekoren bat edo beste egongo da sanantolinetan.