Albisteak

Herriko festak

Vendetta eta Skakeitan Mungiara iritsiko dira ekainaren bukaeran

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Dj Bull, Kepa Junkera eta Huntza ere arituko dia Mungian, ekainaren 23tik uztailaren 1era.

Ekainaren 23an hasi eta uztailaren 1ean bukatuko dira Mungiako festak, non musikak, beste behin ere, leku garrantzitsua beteko duen.

Udalak aste honetan jakitera eman duenez, Song of Anhubis talde mungiarrak emango dio hasiera astebeteko kontzertu-sortari. Egun berean, Kepa Junkera igoko da oholtzara, baita Huntza ere.

Ekainaren 25ean, berriz, Carlos Nuñezen txanda izango da, eta, besteak beste, Kukai dantza taldea izango du berorrek lagun.

Aipatzekoa da, halaber, Vendetta hilaren 28an aterako dela agertokira.

Bukatzeko, Dj Bullen eta Skakeitanen musika ere entzungo da Mungian aste horretan.

Foruen Plazan, Matxin Plazan eta txosnen gunean izango dira zuzeneko guztiak.