Albisteak

Ekainaren 18an, Bastidan

Hesian, Huntza eta Oihan Vega arituko dira Araba Euskarazen

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Ekainaren 18an Bastidan egingo dute festa. Hiru gunetan banatuta, ume, gazte zein helduentzako jarduerak hartuko ditu Araba Euskarazek.

Bastidak hartuko du aurten Arabako ikastolen aldeko festa, ekainaren 18an, eta, ohi bezala, musikak leku garrantzitsua izango du han.

Esnebidea, Andromeda eta Prometheus guneak izango ditu Araba Euskarazek, eta haurrentzako zein helduentzako hamaika ekitaldi antolatuko dituzte gune horietan.

Kontzertuei dagokienez, lehenengo gunean (Esnebidea) arituko dira talderik ezagunenak. 14:30 aldera, Oihan Vegak sutan jarriko du oholtza, eta jarraian iritsiko da Huntza taldearen emanaldia, 16:00etan. Horrekin nahikoa ez dutenek, Hesianen zuzenekoaz gozatzeko aukera izango dute gero. Sakanakoak 17:30ean aterako dira agertokira, eta Betagarriko Iñaki Ortiz de Villabaren kolaborazioa izango dute Zuriñe Hidalgok eta taldekideek.

"Wow" lelopean, milaka euskaltzale bilduko dira, beraz, ekainaren 18an Arabako aipatu udalerrian.