Albisteak

Kontzertuen agenda

Estilo askotariko musikak bustiko du asteburua

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, Anari, Hesian, Josetxu Piperrak, The Fridays Crew, Txapelpunk, Egurra ta Kitto, eta Berri Txarrak arituko dira asteburuan Euskal Herrian.

  • Argazkia: Tom Hagen

    Argazkia: Tom Hagen

OSTIRALA

Balerdi Balerdiren musikak Bera girotuko du ostiral gauean, eta Iruñean Bigott igoko da Cavas disko-aretoko oholtzara.

Anarik bigarren kontzertu bat emango du ostiralean; kasu honetan, Hondarribian.

Halaber, Joxe Replay, Kimera eta KOP taldeen musika entzungo da Oñatin, eta El txef A-rena eta Balzarena, Zarautzen.

LARUNBATA

Amorotoko Oleta auzoan, Guda Dantza, Hesian eta Ingo Al Deu arituko dira. Bestalde, Txuma Murugarren, Last Fair Deal eta Xistor Of A Down izango dira protagonista Azkainen, eta Mikel Urdangarin, Amurrion.

Esan gabe doa iruindarrek Zitadelan dutela gaupasa ederra, Loquillo, Jabi Izurieta, Cero a la Izquierda, Inconscientes eta La Beriso taldeen musikarekin.

Gainerako zuzeneko esanguratsuenak Gipuzkoak hartuko ditu: Donostiak, Josetxu Piperrak & The Riber Rock Banden doinuak; Errenteriak, The Fridays Crew, Txapelpunk eta Egurra ta Kitto taldeen bisita; eta Tolosak, The Icer Companyren emanaldia.

IGANDEA

Doinu lasaiekin jantziko du Azpeitiko Sanagustin aretoa Mikel Urdangarinek, igandean.

Dena dela, egun horretako emanaldi nagusia Oñatiko gaztelekuan egongo da, Berri Txarraken eskutik.

Amaitzeko, Sorkun eta Zigor DZren musika zabalduko da Villabona-Amasako Errota Txiki tabernan.