Albisteak

Ekainaren 16an

Irun Rock ostiralean aurkeztuko dute, Joe La Reinaren emanaldiarekin

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Goizean iragarriko dituzte jaialdiaren zortzigarren edizioan arituko diren taldeen izenak. Arratsalderako, berriz, Joe La Reinaren eta Club del Rioren emanaldiak lotu dituzte.

  • Irun Rock

    Irun Rock

Irailaren 30ean iritsiko da Ficobara Irun Rock jaialdiaren zortzigarren edizioa, eta aurretik, ostiral honetan, hain zuzen, aurkezpen ofiziala egingo dute Irunen bertan. Orduantxe iragarriko dituzte, komunikabideen aurrean, aurten Gipuzkoako aipatu udalerrian arituko diren taldeen izenak.

Arratsaldean, berriz, 20:00etatik aurrera, bi kontzertu hartuko ditu Donostiako Kutxa Kultur Kluba aretoak, Irun Rock jaialdiaren harira. Joe La Reina izango da bertan, besteak beste, "Otro día" abesti berria aurkezten. Gainera, Club del Rio taldearen Un sol dentro diskoko kantuak entzungo dituzte aurkezpenera joaten direnek.

Kontzertuak 20:00etan hasiko dira, eta sarrerak eskuragarri daude jada.