Albisteak

Errenterian, irailean

Alpha Blondy, Amparanoia eta Kukai Dantza, Atlantikaldia jaialdian

Agentziak | Erredakzioa

Guztira, 70 ekitaldi inguru antolatuko dituzte; musika, dantza, gastronomia, kirola, tailerrak, azokak eta artea ardatz duten jarduerak, hain zuzen ere.

Alpha Blondy reggae abeslari afrikarra eta Amparanoiaren estilo uztarketa izango ditu protagonista Errenteriako Atlantikaldia jaialdiaren laugarren edizioak. Gainera, irailaren 21etik 24ra egingo duten kulturen eta musikaren topaketa horretara, Kukai Dantza taldea ere gonbidatu dute, Adiskideak ikuskizuna aurkezteko.

Egitarauaren aurrerapena aipatu udalerriko udal-ordezkariek aurkeztu dute gaur. Agiri baten bidez jakinarazi dutenez, herritarrek eta kultur eragileek egindako proposamenetan oinarritutako programazioa osatuko dute aurtengo ediziorako.

Guztira, 70 ekitaldi inguru antolatuko dituzte; musika, dantza, gastronomia, kirola, tailerrak, azokak eta artea ardatz duten jarduerak, hain zuzen ere.

Musikari dagokionez, proposamen anitz egongo bada ere, antolatzaileek iragarri dute Alpha Blondy izango dela apustu nagusienetakoa. The Wailers taldeko kantaria izandakoak reggae doinuz jantziko du, hortaz, Errenteria.