Albisteak

Udako bira

Esne Beltzak udako kontzertuen datak iragarri ditu

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, Tolosa, Arrasate, Zornotza, Deba eta Lekeitio bisitatuko ditu Esne Beltzak uda honetan.

  • Argazkia. Gaizka Peñafiel

    Argazkia. Gaizka Peñafiel

Oraindik agenda erabat itxi ez badu ere, Esne Beltza taldeak iragarri du dagoeneko nondik ibiliko den udan, eta badirudi Euskal Herrian izango dugula aukera Xabi Solano eta taldekideen musikaz gozatzeko.

Ekainaren 23an, adibidez, Arizkunen dute hitzordua; 24an, Tolosan, eta 25ean, Arrasaten.

Uztailerako ere hainbat data itxi dituzte. Hilaren 15ean, adibidez, Zornotzako festetako agertokira igoko dira, eta 27an, Hatortxu Rock jaialdiaren 20. urteurrenean arituko dira.

Abuztuan, berriz, Aia harrapatuko dute lehenik, hilaren 5ean. Gerora, Deba, Galiziako Revenidas jaialdia, Ekora, Bilbo, Bioritme festibala eta Barraques dituzte jomugan.

Bukatzeko, irailean Lekeition izango dira lehenik, eta Laukizen hilabete amaieran.

KONTZERTUAK

Ekainak 23, Arizkun

Ekainak 24, Tolosa

Ekainak 25, Arrasate

Uztailak 15, Zornotza

Uztailak 27, Hatortxu Rock (Lakuntza)

Abuztuak 5, Aia

Abuztuak 15, Deba

Abuztuak 18, Revenidas jaialdia (Galizia)

Abuztuak 19, Ekora

Abuztuak 24, Bilbo

Abuztuak 26, Biortime festibala (Katalunia)

Abuztuak 27 Barraques (Valentzia)

Irailak 2, Lekeitio

Irailak 30, Laukiz

esne beltza