Albisteak

Irailean, Irunen

Hamabost talde arituko dira Irun Rock jaialdiaren zortzigarren edizioan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Irungo San Joan Plazan egingo dute aurten jaialdia, iraileko azken asteburuan, eta kontzertu guztiak doakoak izango dira.

  • The Excitements. Argazkia: Facebook, The Excitements

    The Excitements. Argazkia: Facebook, The Excitements

Ostiralean aurkeztu zuten Irun Rock jaialdiaren zortzigarren edizioa. Aurten hainbat berrikuntza izango ditu; besteak beste, 2010eko filosofiari eutsirik, doakoa izango da berriro festibala. Gainera, hiru eguneko egitaraua aurkeztu dute. Kontzertu garrantzitsuenak irailaren 29an (ostirala) eta 30ean (larunbata) izango dira, eta igande eguerdian Howdy taldearen musikak agurtuko du Irun Rock.

Modu horretan, beste behin ere, adin eta gustu guztiak asetzeko adina kontzertu egongo dira: The Excitements, Lie Detectors, Mucho, Viva Suecia, Los Wallas, Angel Stanich... Hori gutxi ez eta, aurki hainbat disko-jartzaileren emanaldiak iragarriko dituzte.

Kontzertu guztiak:

THE EXCITEMENTS
VIVA SUECIA
ANGEL STANICH
MUCHO
ABSTRACT ARTIMUS
LIE DETECTORS
Los WALLAS
FRANCO
VERONA
The NEWS
GHOST NUMBER & TIPSY GYPSY
LAUROBA
YAWNERS
Los SECOS
HOWDY