Albisteak

Kontzetuen agenda

San Joan jaiek musikaz bustiko dute Euskal Herria

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, Viva Belgrado, Su Ta Gar, Huntza, Hesian, Skakeitan, Gatibu, Esne Beltza, La Basu eta Reincidentes arituko dira asteburuan Euskal Herrin.

  • Argazkia: Gaizka Izagirre

    Argazkia: Gaizka Izagirre

OSTIRALA

Azkena Rock Festival jaialdiak ostiralean irekiko ditu ateak, baina Gasteiztik kanpo ere egongo da zer entzun. Donostian, adibidez, Voltaiak du emanaldia; Andoainen, Gozategik eta Reincidentesek; Eibarren, Kobanek, Hara!-k eta La Basuk; Mungian, Huntzak eta Son of Anhubisek, Sestaon, Su Ta Garrek.

Aipatzekoa da, halaber, Esne Beltzak Arizkunen duela zuzenekoa, ostiral gauean.

LARUNBATA

Bizkaian egingo dugu larunbateko lehenengo geldialdia. Amalloko festetan Anari eta Joxpa igoko dira agertokira, eta Bedian horixe berori egingo dute Hesianek eta Oxabik. Jai giroan igaroko dute gaua, baita, Leiora gerturatzen direnek, Hoax Attack, Reincidentes eta Guda Dantza taldeekin.

Mungiako jaietara, berriz, Skakeitan taldea gonbidatu dute, eta Markina-Xemeinera El Deseo del Doctor.

Gainerako hitzordu garrantzitsuenak Gipuzkoan izango dira. Hasteko, Andoainek Gatiburen eta Laketen bisita jasoko du. Horrez gain, Hernanin Itziarren Semeakek joko du, eta bukatzeko, Tolosan Esne Beltzaren doinuak zabalduko dira.

IGANDEA

Esne Beltzak igandean ere ez du atsedenik hartuko. Kasu horretan, Arrasatera gerturatuko dira Xabi Solano eta taldekideak.

Bestalde, Zarautzen Skastik girotuko du txosnen gunea, eta Irunen Huntzaren, La Basuren eta Aneguriaren erritmora dantzatuko dute gazte zein helduek.