Albisteak

Irailaren 28tik 30era

Musika beltza ardatz duen Beltza Weekend jaialdiak egitaraua itxi du

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, Hammah Williams & The Affirmations, The Limboos, The Uppertsones eta The Excitements arituko dira Iruñean, aipatu jaialdiaren estreinako edizioan.

  • Beltza Weekend Jaialdia

    Beltza Weekend Jaialdia

Beltza Weekend jaialdiak iragarri du dagoeneko itxi duela lehenengo edizioaren egitaraua. Hala, Hannah Williams & The Affirmationsek (Erresuma Batua), The Excitements (Bartzelona), The Limboos (Madril), The Uppertones (Italia) eta MFC Chicken (Erresuma Batua) izango dira aipatu festibalean arituko diren artistak. Hain zuzen ere, irailaren 28an, 29an eta 30ean ospatuko dute Beltza Weekend, Iruñeko Zentral aretoan.

Modu horretan, The Limboosek Limbootica! diskoa aurkeztu du Nafarroako hiriburuan, eta The Uppertonesek 50eko hamarkadako musika jamaikarra ekarriko dute gogora.

Bi talde horiek aurretik iragarritako Hannah Williams & The Affirmations, The Excimentes eta MFC Chicken taldeei batu zaizkie.

Sarrerak

Hiru eguneko bonoa 37,5 euroan egongo da salgai uztailaren 15era arte. Hortik aurrera, 42,5 euroko prezioa izango du.