Albisteak

Kontzertuen egitaraua

Huntza, Ekon eta Amparanoia arituko dira Gernikako festetan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Tximeleta, Oxabi, Bullets of Misery, Oihan Vega eta Skakeitan ere egongo dira Gernikan, abuztuaren 11tik 18ra.

Urtero musika talde ezagunak aritzen dira Gernikako jaietan, eta aurten ere primerako egitaraua aurkeztu dute antolatzaileek.

Ohi bezala, Lurgorri auzoko festekin abiatuko dute musika-zikloa. Hala, Tooth, Huntza eta Tximeleta izango dira protagonista han, abuztuaren 11n. Egun bat geroago, Bullets of Misery eta Tremenda Jauria arituko dira, eta, abuztuaren 14an, Belatz, Oxabi eta Los 5 bilbainos igoko dira oholtzara.

Abuztuaren 15ean, askotariko musika estiloak nagusituko dira agertokian, Qlausula Sueloren, Ekonen eta Oihan Vegaren eskutik, eta Amparanoiaren, Dz disko-jartzailearen eta Txamukos mariatxien txanda izango da hilaren 16an.

Jaietako azken-aurreko egunean, berriz, Sealed Room, Skakeitan eta Urrats gonbidatuko dituzte.

Amaitzeko, Kherau taldeak itxiko du egitaraua, abuztuaren 18an.