Albisteak

Jaialdia

Arrikurock doako jaialdia irailean iritsiko da Antsoainera

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Irailaren 9an, Narco, Josetxu Piperrak and the Riber Rock Band, Hesian

  • Arrikurock

    Arrikurock

Arrikurock jaialdiak zortzigarren edizioa hartuko du irailaren 9an, Antsoainen. Urtero bezala, musika talde garrantzitsuak igoko dira oholtzara aipatu festibalean.

Antolatzaileek iragarri dute dagoeneko zein izango diren egitaraua osatuko duten artistak, eta guztira sei talde arituko dira aurten: Narco, Josetxu Piperrak and the Riber Rock Band, Hesian, Aphonnic, Los del Rayo eta Chotacabra.

Estilo askotariko musika entzungo da, horrenbestez, Arrikurocken. Gainera, sarrera doakoa izango da.