Albisteak

Uztailaren 28tik 30era

Mundaka Festival jaialdiak kontzertuen ordutegiak iragarri ditu

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Uztailaren 28tik 30era Mundakan egingo duten jaialdiak musika eta gastronomia izango ditu ardatz aurten ere.

  • Mundaka Festival

    Mundaka Festival

Mundaka Festival jaialdia uztailaren 28tik 30era egingo dute, eta, hirugarren urtez jarraian, musika eta gastronomia eskutik helduta iritsiko dira Bizkaiko aipatu udalerrira.

Gaur bertan aurkeztu dute jaialdia, eta prentsaurrekoan Amets Rodriguez zuzendariak esan du gainerako musika festibaletatik bereiztea dutela orain helburu, besteak beste, musika aukeraketari dagokionez. Hori horrela, Ocean Coulour Scene eta Mando Diao kartelburuekin batera, hain ezagunak ez diren musikariak ere eramango dituzte kostaldeko herrira: Lee Fields eta Beth Hart, kasu.

Halaber, euskal taldeek leku garrantzitsua beteko dute. Hain zuzen ere, Zea Mays, Seiurte, Last Fair Deal eta Willis Drummond arituko dira Mundakan uztailaren bukaeran.

Nobedade gisa, igandeko kontzertuak aurkeztu dituzte. Aurreko urteetan ez bezala, jaialdiaren hirugarren egunean ere zenbait zuzeneko egongo dira; Seiurte, Willis Drummond eta The Rad Trads, hain zuzen.

Egitaraua

Uztailak 28, ostirala

Peter Harper (20:00)

Julian Maeso (21:30)

Quique Gonzalez & Los Detectives (23:00)

Mando Diao (00:30)

Zea Mays (02:30)

Dark Dj (03:30)

Uztailak 29, larunbata

Last Fair Deal (20:00)

Allah-Lahs (21:30)

Lee Fields & The Expressions (23:00)

Berth Hart (00:30)

Ocean Color Scene (02:15)

Chelis (03:30)

Uztailak 30, igandea

Seiurte (18:00)

The Red Trads (19:30)

Gastronomia

Bestalde, Mundaka Festival jaialdiak eskaintza gastronomiko "zabala eta gozoa" prestatu du, "gastronomia rock-and-roll berria baita", Igor Cubillo egitarau gastronomikoaren arduradunak adierazi duenez.

Igandeko Atune Egune nabarmendu nahi izan dute, batik bat. Egun horretan, 200 kiloko atun gorri bat zatikatu, eta hainbat modutara prestatuko dute.

Igandean bertan, Urdaibaiko fruituak eta euskal okela jateko aukera egongo da. Bermut saioa ere izango da Talan, 14:30ean, eta DJ Blackek girotuko du gune hori, rhythm and blues, latin, boogaloo eta soul estiloetako binilozko single zaharrekin.