Albisteak

Beasainen, urrian

Jazpana Fest jaialdiak lehenengo iragarpenak egin ditu dagoeneko

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Atom Rhumba

  • Jazpana Fest 2017

    Jazpana Fest 2017

Beasaingo Jazpana Fest jaialdiaren bederatzigarren edizioa urriaren 27an eta 28an egingo dute, eta dagoeneko iragarri dituzte han arituko diren zenbait talderen izenak.

Hala, Atom Rhumba, Cala Vento, El Desván del Macho, Rufus T. Firefly, The Soulbreaker Company, Kenta eta Katapulta Tour Gipuzkoan parte hartu duten Perlak eta Luma taldeak izango dira aurtengo jaialdiko protagonistetako batzuk.

Nolanahi dela, antolatzaileen esanetan, hainbat iragarpen falta dira oraindik; bederatzigarren edizioko egitaraua osatuko duten disko-jartzaileen izenak, besteak beste.

Ohi bezala, sarrera doakoa izango da.