Albisteak

Aste honetan

Seiurte, Morgan eta '20 urte' lana, 'Top Gaztea'ren lehen tokian

eitb.eus

Charlie Puth-en 'Attention' lana bigarrenera jaitsi da asteon, eta, hirugarrenean, Jason Derulo eta Nicki Minaj artisten 'Swalla' dago.

Seiurtek eta Morganek, '20 urte' arrakastari esker, 'Top Gaztea'ren urrezko domina eskuratu dute asteon. Atzetik, bigarrenean, Charlie Puth-en 'Attention' lana kokatu da, lehen postua galdu ondoren. Jarraian, hirugarrenean, Jason Derulo eta Nicki Minaj artisten 'Swalla' dago, seigarrenetik igo ostean.

Laugarrenean, Miley Cyrus eta 'Malibu' daude aste honetan, eta bosgarrenean, beste behin ere, Imagine Dragons taldea dago, 'Thunder' lanarekin.

Calvin Harris, Pharrell Williams eta Katy Perry seigarren daude, 'Feels' abestiak lagunduta. Atzetik, French Montanak eta Swae Leek postua mantendu dute, 'Unforgettable' kantaren eskutik, eta zazpigarren dira berriro.

Gatibu eta Izaro zortzigarreneraino heldu dira aste honetan, 'Aske matte' lanari helduta. Bestalde, Shawn Mendes artistaren 'There's Nothing Holdin´ Me Back' bederatzigarrenera jaitsi da asteon. Azkenik, hamargarrenean, Aneguria eta Chalart artistak daude asteon ere, 'Irrikitan' kantari esker.

 

Ondorengo artistak eta abestiak daude atzeragoko postuetan:

11. Ed Sheeran: 'Galway girl'

12. Jonas Blue feat. William Singe: 'Mama'

13. Berri Txarrak: 'Bakarrik Egoteko Modu Berri Bat'

14. Harry Styles: 'Sign of the Times'

15. David Guetta ft. Justin Bieber: '2U'

16. Amparanoia ft. Esne Beltza: 'Buen rollito'

17. Clean Bandit ft. Zara Larsson: 'Symphony'

18. Luis Fonsi eta Daddy Yankee: 'Despacito'

19. DJ Khaled ft. Justin Bieber, Quavo, Chance the Rapper, Lil Wayne: 'I?m the One'

20. Kendrick Lamar: 'Humble'

21. Morat ft. Alvaro Soler: 'Yo contigo tu conmigo'

22. Katy Perry ft. Migos: 'Bon Appetit'

23. Dua Lipa ft. Miguel: 'Lost in your light'

24. The Chainsmokers eta Coldplay: 'Something Just Like This'

25. DJ Khaled ft. Rihanna & Brison Tyler: 'Wild Thoughts'

26. Rag?n? Bone Man: 'Skin'

27. Julia Michaels: 'Issues'

28. Huntza: 'Inundik Inoare'

29. Lorde: 'Perfect places'

30. ETS Remix Txapelpunk: 'We are gara gu'

 

Amaitzeko, zerrendagaiei dagokienez, hauek ditugu aste honetan:

-Liam Payne feat. Quavo - 'Strip That Down'

-Rita Ora - 'Your song'



  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Musika
  • Gaztea