Albisteak
Festibala
Uztailaren 27tik 29ra egingo dute Mundaka Festival jaialdia 2018an
LUZIA ZUGADI | EITB.EUS
Oraindik ez dituzte kontzertuak iragarri, baina dagoeneko salgai dago jaialdirako abonamendu berezia, 40 euroan.
-
Mundaka Festival
Aurtengo edizioa bukatzearekin batera, datorren urteko Mundaka Festival jaialdian pentsatzen hasi dira antolatzaileak, eta oraindik bertan arituko diren taldeen izenak iragarri ez badituzte ere, dagoeneko badakigu noiz izango den festibala. Hala, 2018an, uztailaren 27tik 29ra bustiko da Mundaka estilo anitzeko musika emanaldiekin.
Aipatu osagarriak ez ezik, paisaiak ere badu garrantzia Mundaka Festival jaialdian, Urdaibaiko Santa Katalina guneak naturaz gozatzeko aukera ematen baitio ikusleari.
Aurten, besteak beste, Quique Gonzalez & Los Detectives, Mando Diao, Zea Mays, Beth Hart, Ocean Colour Scene, Seiurte eta Willis Drummond aritu dira han.
Sarrerak
Dagoeneko salgai daude datorren urteko jaialdirako sarrerak, 40 euroan. Aurreneko 300 txartelak agortutakoan, sarreren prezioa garestituko dute.