Albisteak

Azken zuzenekoa

Gatibuk kontzertu bakarra emango du uda honetan Bizkaian

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Abuztuaren 15ean, 23:30etik aurrera, Portugaleteko La Canilla pasealekuan egongo dira, bertako jaiak direla eta.

Lizarra izan da Gatibu taldeak harrapatu duen azken udalerria. Asteartean aritu ziren bertan Alex Sardui eta taldekideak, eta bart sare sozialen bidez jakitera eman dute aurki Portugaleten izango direla.

Nolanahi dela, badirudi Bizkaian behintzat ez ditugula gehiago ikusiko uda honetan, horixe baita azken iragarpenean jakinarazi dutena; alegia, Portugaleteko kontzertua uda honetan Bizkaian emango duten bakarra izango dela.

Horrenbestez, bizkaitarrek abuztuaren 15ean dute hitzordua La Canilla pasealekuan, 23:30ean. Aske maitte, aske bizi diskoko abestiak aurkeztuko dituzte bertan, baita taldearen kantu ezagunenak taularatu ere.

p>