Albisteak

20. urteurrena

Esne Beltza taldeko DZ-k Zea Maysen "Kukutza III" abestia moldatu du

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Zea Maysen 20. urteurrena ospatzeko, Euskal Herriko hainbat musikari talde bilbotarraren kantuak moldatzen ari dira. Hori izan da azkena.

20 urte bete ditu aurten Zea Mays taldeak. 1997ko ekainean elkartu ziren Asier Basabe (bateria-jotzailea), Ruben Gonzalez (baxu-jotzailea), Iñaki Imaz (gitarra-jotzailea) eta Aiora Renteria (abeslaria), aipatu proiektua aurrera eramateko asmoarekin, eta urte bereko udan zazpi abestirekin osatutako maketa argitaratu zuten. Hain zuzen, horrekin irabazi zuten Gazteako Maketa Lehiaketa 1997an.

Harrezkero, urteen joan-etorrian talde moduan nabarmen hazi da Zea Mays. Estudioko zortzi disko argitaratu dituzte, baita ehunka kontzertu eman ere.

Orain, hastapenetatik hogei urte igaro direnean, hainbat euskal musikariren gorazarrea jaso dute. Izan ere, nork bere estiloari eutsita, Zea Maysen abesti ezagunenak moldatu dituzte El_Txef_A-k, Grisesek eta Las Tea Partyk, besteak beste.

Azken ekarpena Esne Beltza taldeko DZ-k egin du. Opari gisa, "Kukutza" abestiari ukitu berri bat eman dio, eta hauxe da moldaketaren emaitza:

/iframe>