'Igandeak' kontzertu-zikloa 2017, Gasteizko Artium MuseoaN

musika

Kontzertuak

'Igandeak' kontzertu-zikloak musikaz jantziko du Gasteizko Artium Museoa

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

2017/08/28

Irailean, Amorante, Ane Leux, Ekiza eta Lumi arituko dira Arabako hiriburuan, 'Igandeak' ekimenaren baitan.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Artium Museoak 'Igandeak' kontzertu-zikloa abiatuko du irailaren 3an, Amoranteren -Iban Urizarren proiektua- kontzertuarekin. Besteak beste, Joseba Irazoki, Rafa Rueda eta Joseba Tapia izan ditu oholtzan lagun Urizarrek, eta hainbat dokumentalen, film laburren eta publizitate iragarkien soinu-bandak egiteaz ere arduratu izan da azken 20 urteetan. Amorante proposamen berrian bost kantu bildu ditu, eta musika tradizionalari esperimentazio eta inprobisazio ukituak eman dizkio.

Hurrengo igandean, berriz, alegia, irailaren 10ean, Ane Leuxek harrapatuko du agertokia. 2016ra arte Bogotan bizi izan den artista gipuzkoarra John Berkhout, Luma eta Pet Fennec musikariekin ari da lanean gaur egun.

Jurgi Ekizaren txanda izango da irailaren 17an. Willis Drummond taldearen abeslari eta sortzaileak bi urte daramatza bakarlari lanetan. Rock iluna ardatz duten hainbat disko argitaratu ditu, beti ere, instrumentu askoren hotsak uztartuta.

Azken kontzertua Lumiren esku geratuko da. Nahia Zubeldia eta Manu Matthys bikoteak osatzen du electro-pop musika lantzen dunen Lumi proiektua.

Emanaldi guztiak doakoak izango dira (20:00etatik aurrera), eta sarrera mugatua izango da.

Iruzkinak

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Gaztea App Deskargatu App berria! Gaztea App
Parte hartu… Azaroaren 10era arte duzue epea zuen koreografiak… Parte hartu…
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena