Albisteak

‘Esperanza’

Ricardo Lezonek bakarkako estreinako diskoa argitaratuko du urrian

eitb.eus

Sevillan grabatu du 'Esperanza' diskoa McEnroe taldeko abeslariak. Bakarkako lehenengo lan hori urriaren 6an argitaratuko du.

McEnroe talde getxoztarrarekin estudiok sei disko argitaratu ostean, Ricardo Lezon abeslari eta musikagileak bakarkako ibilbideari ekingo dio, Esperanza diskoarekin debuta eginez. Subterfuge diskoetxearekin argitaratuko du, hain zuzen, aipatu lana.

Lezonen jarraitzaileek urriaren 6ra arte itxaron beharko dute proiektu berriaren edukia entzuteko, orduantxe iritsiko baita binilo eta CD formatuetan, baita euskarri digitalean ere.

Orotara, bederatzi abesti jaso ditu diskoan, eta Sevillako La Mina estudioetan ditu guztiak. Ekoizpen lanak Raul Perezen esku geratu dira. Gainera, ohiko kolaboratzaileek hartu dute parte proiektuan; besteak beste, Ricardoren alaba Jimenak.